2010/10/27

Informazioaren gizartea, hezkuntza eta TTBBak

Historian, urteak pasa ahala iraultza desberdinak eman izan dira; nekazaritzan, artisautzan, industrian,… gaur egun ezagutza eta informazioaren iraultzara heldu garelarik.
Iraultza hau internet sortu zen momentuan hasi zela esan daiteke, hala ere, mundu guztian zehar oraindik ere ez da ematen.
Informazioaren gizarte honek, eskura dituen teknologia berrien laguntzaz honako gaitasunak eskuratzea lortu beharko luke: abstrakzio eta pentsamendu sistemikoaren gaitasuna eta esperimentazio eta talde lana egiteko gaitasuna.
Zer nolako aldaketak suposatuko du guzti honek hezkuntzan?
Guzti honek rol eta jarrera desberdinak eskuratzea suposatuko du. Hasteko ikasle zein irakasleek TTBB-ak maneiatzen ikasi beharko dute. Irakasleak momentu honetan kontsulture, laguntzaile, bitartekari, orientatzaile, ezagutzaren kudeatzaile eta ebaluatzaile jarraiaren papera eskuratuko duelarik. Eskolak TTBBen erabileraren ondorioz metodologia berriak erabili beharko ditu, eta hauek noiz nola eta zelan erabili behar diren jakin beharko du irakasleak.
Haurren kasuan TTBB-ak ezagutzak trasmititzeaz aparte honako gaitasunak eskuratzen lagundu beharko die:Kritikotasuna, sormena eta sare-lana sustatu; informazioa egituratzeko eta prozesatzeko gaitasuna piztu...
Baina haurraren gizarteratze eta kulturalizazio prozesu honetan ez du irakasleak bakarrik parte hartu behar, guraso, lagun eta hurbileko pertsonek irakaskuntza modu berri honetan ere parte hartu beharko dute. Horrela, modu kooperatibo eta teknologiko baten bidez etorkizuneko gizartekideak hezituko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario